UNESCO Katedrari buruz

Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Gizarte- Justiziarako Hezkuntzako UNESCO katedra 2019ko otsailaren 11n sortu zen, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCO) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren arteko  akordioarekin.

Katedra egotea bi elementuen bidez justifikatzen da. Lehenik eta behin, mundu osoan dagoen injustizia eta zapalkuntza egoera larriagatik. Bigarren Mundu Gerratik honako errefuxiatuen krisirik handiena bizi dugu, gehien eta gutxien duten pertsonen arteko tartea handitu egin da, herrialde askok muturreko pobrezian jarraitzen dute eta XXI. mendean milioika pertsonak gosez jarraitzen dute oraindik ere, genero-indarkeriari, homofobiari, arrazakeriari, aporofobiari eta xenofobiari eusten zaio, lan-esplotazioak –haurrenak barne– eta pertsonen salerosketak jarraitzen du. Biodibertsitatearen suntsiketa geldiezina da eta klima-aldaketa errealitatea da, eta ez da neurririk hartu hori ekiditeko.

Eta, bigarrenik, hezkuntzak egoera hau aldatzen lagun dezakeela uste dugulako. Nelson Mandelak esan zuen bezala “hezkuntza mundua eraldatzeko arma boteretsuena” bada, eralda dezagun hezkuntza gizarte bidezkoagoa, zuzenagoa eta inklusiboagoa lortzeko.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Gizarte– Justiziarako Hezkuntzako UNESCO katedrak gizarte justuagoen garapenerantz bultzatzea du helburu. Horretarako, sistema integratu batez baliatu nahi da non sustatuko diren Gizarte-Justiziarako Hezkuntzan oinarritutako ikerketa, berrikuntza eta garapena, formazioa, hedapena eta dokumentazioa, eta horretarako nazioartean ospe handiko ikertzaileen, eta Espainiako, Europako beste herrialde batzuetako, Afrikako, Latinoamerikako eta Karibeko hainbat erakundetako edo unibertsitatetako ikertzaile eta irakasleen arteko lankidetza sustatuko da.

Katedraren helburuak honako hauek dira:

    • Beste bazkide batzuekin batera, diziplinen arteko ikerketa bat egitea, Gizarte– Justiziarako Hezkuntza arloaren ezagutzan aurrera egiteko eta emaitzak zabaltzeko; oro har Gizarte- Justiziarako Hezkuntza izateak gizartearentzat duen garrantziaz kontzientziatzea; eta, halaber, hezkuntza publikoarekin zerikusia duten agenda politikoetan sartzeko errebindikazioak egitea;
    • Gizarte– Justiziarako Hezkuntzari buruzko curriculum-materialak garatzea (gradu-ondoko programa, e-learning ikastaroak eta ikastaro laburrak), eta hainbat prestakuntza-mailatako ikasleak, akademikoak, espezialistak eta irakasleak prestatzea, baita testuinguru ez-formaleko hezitzaileak ere;
    • Gizarte- Justiziarako Hezkuntzan berrikuntza-ekintzak sustatzea, hezkuntza maila formalean eta ez-formalean
    • Alde batetik lankidetza sustatzea, eta tokiko, nazio mailako eta nazioarteko ezagutza eta praktika onen trukea bestetik, batez ere, Gizarte- Justiziarako Hezkuntzaren inguruko hainbat ekimen sortuz: ikerketa sareak, nazioarteko dokumentazio zentro bat, webgune bat, nazioarteko argitalpen eta kongresuak; eta
    • UNESCOrekin eta UNESCOren Katedrekin elkarlanean jardutea, dagozkion programa eta jardueretan.

Helburu horiek lortzeko, katedra lau arlotan antolatzen da:

    • Ikerketa. Katedraren oinarrietako bat kalitatezko diziplina arteko azterlan eta ikerketak egitea da, beste UNESCO katedrekin, unibertsitateekin eta ikerketa-zentroekin lankidetzan, Gizarte– Justiziarako Hezkuntzari buruz.
  •  
    • Berrikuntza eta garapena. Katedrak Gizarte– Justiziarako Hezkuntzari begira dauden hainbat jarduera formalen zein ez-formalen hobekuntza ekintzak antolatzen ditu. Horien artean, Gizarte– Justiziarako Hezkuntzari buruzko hainbat material didaktikoren lanketa nabarmentzen da, eta baita Gizarte– Justiziarako Hezkuntzan dauden eta Gizarte- Justiziarako Hezkuntzatik bideratutako praktika onen identifikazioa zein sistematizazioa gauzatzeko ikerketa ere.
    • Gizarte– Justiziarako Hezkuntzan prestakuntza, ikastaroak, tailerrak eta hainbat prestakuntza-jarduera antolatuz, bai irakaskuntzako ikasleentzat, bai gizarte-justiziarako hezkuntzako espezialistentzat, aurrez aurre zein on-line.
    • Zabalkundea eta hedapena, bai Gizarte– Justiziarako Hezkuntzari buruzko ezagutzarekin, bai katedrak egiten dituen jarduerekin. Era horretan, ekintza iraunkorrak garatzen ditu, eta baita puntualak ere. Lehenengoen artean, Revista Internacional de Educación para la Justicia Social aldizkariaren edizioa nabarmentzen da, baita Centro Internacional de Documentación en Educación para la Justicia Socialhorren antolaketa ere, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren hezkuntza liburutegiarekin lankidetzan.
  •  

Katedraren funtsezko elementu bat elkarlana da, eta baita sarean lan egitea ere. Hala, besteak beste, Red Internacional de Investigación sobre Educación deritzan horretan parte hartzea nabarmentzen da.